Ingurunea
Hartu ostatu Baztan bailaran
Zer egin zonaldean
BAZTAN BAILARA
Nafarroako iparraldean kokaturik, Baztan bailara Nafarroako udalerri zabalena da. 8.000 biztanle daude bailara osatzen duten 15 herritan barreiaturik. Zigan dagoen behatoki edo miradoreak Bailarako ikuspegi hoberenetakoa eskeintzen du naiz eta ez den guttiagorako Gorramendi mendiak eskeintzen diguna, Otsondotik 10 kilometrotara. Paisaia, zoragarria. Mendi magal berdeetan, belagiak eta zuhaitzak elkarrekin agertzen zaizkigu eta han eta hemenka, borda eta baserriak. Gizakia eta naturak elkarbizitzen jakin dutenaren isladarik ederrena. 1000 metro inguruko altuera duten mendi kaxkoek marrazten duten perfila, argazki eder honen marko bilakatzen da eta gonbidatzen gaitu, oinetako egokian jantzi eta bertan ibilalditxo bat egitera.
Ibilaldiak, mendiak, museoak, ondarea, folklorea, euskara, natura… aunitz dira gure inguruetan aurkituko dituzun altxorrak.
Gure etxean, Enekonea, honen guztiaren informazioa emanen dizugu, baita inguruan dagoen gastronomi eskaintza zabalarena. Horretan gain, bidaia antolatzen lagunduko dizugu eta, gosetzen hasteko, www.baztanturismo.eus web orria bisitatzea gomendatzen dizugu eta zerrendatzen dizkuzugu aukeratako batzuk.
KOBAZULOAK
MUSEOAK-ONDAREA
ERROTAK ETA GASNATEGIAK
NATURA-IHARDUERA ETA EKINTZAK
BERTZE TOKI INTERESGARRIAK
IBILALDIAK (Wikiloc)
Aunitz dira gure inguruetan aurkituko dituzun altxorrak.
INGURUKO ZERBITZUAK
-
Autobusa 15km
-
Kutxazaina 15km
-
Osasun etxea 15km
-
Farmazia 15km
-
Gasolindegia 15km
-
Zalditegia 12km
-
Piszina 15km
-
Jatetxeak 8km
-
Supermerkatuak 15km