Erreserbak

Egin erreserba modu seguruan eta aparteko kargurik gabe

Alokairua eta ezerezte-politika

Baldintza orokorrak

Erreserba sisteman argi ikusten ez duzun dataren bat badago, jarri gurekin harremanetan gure formularioaren bitartez eta ahal bezain azkar erantzunen dizugu.

Enekoneko bordan egonaldi goxo bat disfrutatu dezazuen nahi dugu. Gure konpromezua etxe polit, garbi eta eroso bat eskaintzea da ingurune zoragarri batean.

Gehienez, 12 lagun eta seaskako haurra onartzen ditugu. Erreserba egiterakoan ongi azaldu behar duzue jende kopurua: zenbat heldu, zenbat haur eta zenbat ume (2 urtez beitikoak). Erreserba egin ondotik jende gehiago etortzea erabakitzen baduzue, aldaketa horrek prezioan eragina izan dezake. Animaliak ekarri nahi izanez gero abisatzea beharrezkoa baita kopurura zehaztea ere. Bisitak: egun pasarako norbait hartu nahi izanez gero jabeari jakinarazi beharko zaio.
Horretarako egonaldiaren %40 ordaindu beharko duzue, emanen dugun kontu zenbaki batera trasferentzia eginez. Dirua iritsi orduko posta elektroniko bidez edo posta arruntaz erreserbaren baieztapena dokumentua helaraziko dizuegu: bezeroaren izena eta abizenak, lagun kopurua, sarrera data eta irteera eguna, egonaldiaren prezioa eta aitzindutako diru kopurua. Dokumentu honetan hitzordurako tokira iristeko azalpenak ere idatzita daude.
Etxera iritsi orduko ordainagiria prest izanen dugu eta bezeroak, falta den kopururaren ordainketa efektiboan edo trasferentzia bitartez eginen du (bankuko ordainagiriaren kopia beharrezkoa da). Iristerakoan 200€ko ordaindu beharko dituzue fiantza gisa eta irteera egunean, dena ongi duzuela ikusi orduko dirua itzuliko dizuegu.
  • Bezeroak, sarrera data baino 15 egun lehenago arte erreserba ezeztatzea erabakitzen badu, ordaindutako kopurua itzuliko diogu, bere osotasunean.
  • Bezeroak, sarrera data baino 8 eta 14 egun lehenago erreserba ezeztatzea erabakitzen badu, ordaindutakoaren %50 ituliko diogu.
  • Bezeroak, sarrera data baino azkeneko 7 egunetan erreserba ezeztatzea erabakitzen badu ez diogu aitzindutako dirua itzuliko.
  • Azkeneko 15 egunetan ez dugu erreserbatutako daten aldaketarik onartuko. Ezeztatutako erreserba galdutzat izanen da.
Bezeroa, bezperan, gurekin harremanetan jarriko da biharamuneko hitzordua zehazteko. Turismo departamentuaren arauen arabera hauxe da bete beharreko ordutegia:
  • Sarrera:17:00-20:00
  • Irteera: 11:00
  • Halere, bertze aukeraren bat nahi izanez gero (bazkalondoan ateratzea, adibidez) jabea eta bezeroaren artean adostu daiteke (baldin eta egun horretan ez bada inor gehiago sartzen).
Bezeroa, inongo abisurik egin gabe, 20:00 ordutarako iritsi ez bada jabeak erreserba ezeztatu dezake. Horregatik, beranduago iritsi nahi izanez gero, jabea abisatzea komeni da. Etxean sartzerakoan, bezeroak egonaldiko kontratua sinatuko du (dokumentu hau bera eta epostaz edo posta arruntaz bidalitako erreserba baieztapen dokumentua). Etxean sartzerakoan, pertsona bakoitzaren NAN edo pasaportea ikustarazi beharko duzue, bezero sarrera erregistratzeko, Barne Ministeritzaren arautegiaren arabera(AginduaINT/1992/2003, uztailak 3, erregistro liburuak eta bidaiari sarreren parteak, turismo alojamenduetarako). Irteera. Bezeroak, etxea behar den bezala bildua eta ordenatua utzi behar du, maindireak eta eskuoihalak sukaldean pilatuta, sukaldeko tresnak garbiak eta bere tokira erretiratuak. Zaborra,bezeroak beraiek eraman beharko dute. Dena ongi badago fiantza itzuliko zaitzue.
  • Kontsumitutako ura, argindarra eta berogailua hitzartutako prezioaren barne dago. Horregatik, debekatuta dago kontsumoa haunditu dezaken edozein tresna. Ura, argia, berogailua eta egurraren zentzuzko kontsumoa eskatzen dugu.
  • Maindireak eta eskuoihalak. Ohantzeak prest uzten ditugu eta pertsona bakoitzarendako 2 eskuoihal daude (oihal haundi 1 eta oihal Ttiki 1). 7 egun baino gehiagoko egonaldietan, maindireak eta eskuoihalen aldaketa jabea eta bezeroenartean hitzartuko da.
  • Berogailuaren programazioa, bezeroarenbeharren arabera eginen da bai tenperatura aldetik bai ordu kopuruaren aldetik baino bezeroak ezin du eskatu gauaz ere piztua mantentzea.
  • Bezeroak nahi duen egur guzia izanen du: barbakoa, lurreko sua eta labea erabiltzeko. Errekargurik gabe.
  • Sukaldeko tresnak: ogi zigorgailua, zukugailua, kafetera eta irabiagailua.
  • Seaska. Errekargurik gabe. 2 urtez beitiko umeendako.
  • Nahi izanez gero eta jabearekin hitzartuz gero, goizero ogia eta opilak eraman ditzakegu. Hauek kontuak, irteerako egunean eginen ditugu.
  • Aitzinetik hitzartuz gero, mendi ibilaldiak prestatu ditzakegu. Horretarako gps gailua dugu zeinean bezeroak nahi duen ibilbidea sartzen dugu. Laguntzeko, hautatutako ibilbidearen mapa ematen dugu.
Egonaldian, bezeroari dagokio etxearen garbiketa. Bezeroaren betebeharren artean etxea txukun uztea dago.
Altzairu edo kontsumo haundiko soinu tresnarik ezin da etxean sartu. Debekatuta dago alojamendurako ez den edozein aferatarako etxearen erabilpena. Inguruko lasaitasuna. Ingurua kaltetu dezaken edozein iharduera galerazita dago.
Bezeroaren balorezko gauzen ardura norberarena da baita etxera iristeko erabili duen ibilgailuarena ere. Jabeak ez dute inongo ardurarik desagertu daitezkeen gauzen gain.
Enekoneko Borda, web atari ezberdinetan dago baino erreserba baieztapenean jartzen ditugun prezioak dira balizkoak, ez bertze inon agertutakoak.
Enekoneko Borda etxe berezia da. Argindarra ez da modu arruntean iristen baizik eta energia berriztatzaileen bitartez: eguzki plakak, haize errota eta gasoliozko motorra. Energia berriztatzeileak limitatuta daude, adibidez, ez du ematen labe elektrikoa edo freidora erabiltzeko indar nahiko; horren eskasian, kanpoko aldean, barbakoaren ondoan egur labe ederra dago. Arrazoi beragatik ezin da musika tresna potenterik erabili. Onartzen dugu deseresoa izan daitekela baino bertzaldetik, etxe isolatua izanik, mendian galtzeko aukera izanen duzue baita inork ez entzuteko aukera ere (barrideen etxea 200 metrotara dago).